Select Page

Elkarteak archivos - Page 20 of 25 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/09/15
Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak argitaratzen duen  BARREN astekariak proiektuari eusteko 15.000 euro behar ditu, eta diru horretarako herritarren laguntza eskatzea erabaki du. Hala, Ni ere banaiz BARREN kanpainaren barruan, elkartasun erretratua egiteko deialdia egin dute irailaren 17rako, Kultur Etxe aurrean, 19:00etan. Era berean bost euroko bono-laguntzak erosteko aukera ere zabaldu dute. Bono horiek BARRENen erredakzioan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/09/06
Aramaioko Txirritola euskara elkarteak 2010 urteko Txirritola eguna ospatuko du datorren igandean, irailaren 12an. 11:30ean hasita Txirritola Eguna ospatuko dute aramaioarrek. Trikitilariak eta gaztetxoendako jolasek emango diote hasiera jaiari. Aramaioko sagardoa dastatzeko aukera izango da 12:00etatik aurrera. Txotx irekiera egingo da Bertso Eskolarekin batera. Taloak, pintxoak…denetarik Txirritola Egunaz gozatzeko.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/07/28
Andoaingo Udalak lokal bat utzi dio Manuel Larramendi Bazkunari bertan 111 Literatur Akademia eta Rikardo Arregi Hemeroteka koka ditzan. Lokala Andoaingo Arantzibia plazan dago, eta 216 metro koadroko zabalera du. Bertan kokatuko den Hemeroteka duela 15 urte sortu zuen Bazkunak, “euskara hutsez argitaraturiko aldizkari guztiak –egunkari, astekari, hilabetekari…-– bildu, sailkatu eta gordetzeko” asmoarekin. Bilduma horrez […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/07/07
Bi urtean behin, Dobera Euskara elkarteak Dobera Sariak beka ateratzen du. Aurten, Hernaniko Kronikak 10 urte betetzen dituela-eta, Kazetaritza lanik onena saritu nahi izan du Doberak. Ka­zetari sena, sorkuntza, eus­ke­razko prentsa eta herri pren­tsa sustatzeko helburua­ dau­ka lehiaketak, aurten, bere V. edizioa duen ho­ne­tan. Gai baten inguruan, 10 erreportaje Hernaniko gai bati buruz 10 erreportaje […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/17
Bidabarri Zuiako euskara elkarteak eta bertako gau eskolak antolatuta, Zuia Euskaraz jaia ospatuko da ekainaren 27an Murgian. Urtero-urtero antolatzen den jai hau ekainaren 10ean abiatutako programa zabalago baten barruan kokatzen da eta Zuia kuadrilako euskaltzaleen bilkura izatea du helburu. Ondoko loturan aurkituko duzue aurtengo Zuia Euskaraz jaialdiko egitaraua.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/17
Hernaniko Kronika egunkariak 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu du. Datorren igandean izango da, ekainaren 20an, eta Hernaniko hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean antolatu dute. Goizean Mendiriz Mendik ibilaldia egingo du Plazatik abiatuta. Tilosetan 11:00etatik aurrera, Pelota elkarteak, pelota partiduak antolatuko ditu eta umeen­tzako jolasak ere izango dira. Arratsaldean […]