Aniztasuna archivos - Page 8 of 12 - Topagunea
- Guztiak
- Aisialdia
- Aktibazioa
- Aniztasuna
- Elkarteak
- Euskaltzaleen Topagunea
- Hizkuntza politika
- Iritzia
- Irudienea
- Komunikabideak
- Kukulaisi
- Kultur errota
- Kulturgintza
- Mintzapraktika
- Prestakuntza
- Sentiberatzea
- Soziolinguistika
- Topaldia
- Uncategorized
Euskaltzaleen Topagunea - 16/04/08
Uxue Arzelusek Tosta egonaldiaren berri eman digu Galesetik: “Badira 2 aste honera iritsi nintzela eta hainbeste gauza ikusi ondoren hilabeteak dirute. Euskal Herriarekin antza asko duten paisaiak ikusi ditut, bertsolaritzarekin alderatu genezaken poesia inprobisatuko leihaketa batean izan nintzen, eta haien etxeetako ateak ireki dizkidaten pertsona ugari topatu dut. Film laburrerako zenbait elkarrizketa ere egin ditut, […]
Euskaltzaleen Topagunea - 16/03/16
Tosta proiektuaren baitan, Uxue Arzelus donostiarrak sei aste igaroko ditu Galesen, Machynlleth herrian. Astelehen iluntzean heldu zen bertara, eta atzo inguruko zenbait sortzaile eta hizkuntza eragilerekin elkartu zen. Celtic Neighbours elkarteko kideek antolatu duten egonaldian, film labur bat egingo du hizkuntza komunitatean murgilduta.
Euskaltzaleen Topagunea - 16/03/02
Otsailaren 22an, izaera anitzeko hogeitik gora eragile bildu ziren Durangon maiatzaren 7an egin asmo den gizarte-elkarrizketa antolatzeko. Euskara, aniztasuna eta bizikidetza gaia izango da aztergai, gizarteko ordezkaritza zabala batu nahi duen Zubideiak ekimenean eta horretarako hainbat gizarte eragile eta erakundetako kidek bat egin dute antolakuntza prozesuan. Euskararen normalizazioa gizarte osoaren ardura dela adierazi dute sustatzaileek […]
Euskaltzaleen Topagunea - 16/02/09
Lingolang egitasmoaren baitan, ikastetxean hizkuntza aniztasuna lantzeko programazio didaktiko bat sortu berri dugu Euskaltzaleen Topagunean. 4 saioz osatutako unitatea da, ikasleek hizkuntza aniztasuna balio positibo bezala ulertzeko helburua duena. Besteak beste, hizkuntza zein alfabeto ezberdinak ezagutu, elkarri dakitena erakutsi eta norberak hizkuntzekin duen harremana sendotzeko ariketa ezberdinak proposatzen dira. Hirugarren saioan, ikasgelako guraso bat gonbidatzen […]
Euskaltzaleen Topagunea - 16/02/01
Uxue Arzelus (Donostia, 1989) ikus-entzunezko sortzaileak sei aste igaroko ditu Galesen, martxoa eta apirila bitartean. Tosta proiektuaren baitako egonaldian, bertako hizkuntza komunitatean murgildu eta dokumental labur bat osatuko du. Sortzailearen helburua, euskara eta gales hiztunak elkartuko dituen ikus-entzunezkoa sortzea da. Belaunaldi, sexu, arraza, ikasketa zein hizkuntza maila desberdinetako pertsonak elkarrizketatuko ditu, hizkuntza hauen erretratu bat […]
Euskaltzaleen Topagunea - 15/12/21
Donostia 2016rekin eta Europako bestelako hizkuntza komunitate txikiekin lantzen ari garen TOSTA proiektuaren barruan, sortzaile batentzako sei asteko egonaldia antolatu dugu Galesen. 2016ko martxoaren 14tik apirilaren 24ra bitartean izango da, eta aukeratutako sortzailea bertako hizkuntza komunitatean murgilduta egongo da. Deialdia, irudia eta hitzarekin lotura duten arte diziplinetako sortzaileei zuzendua dago; hala nola, ikus-entzunezkoak (bideoa, animazioa, […]