Aniztasuna archivos - Page 5 of 12 - Topagunea
- Guztiak
- Aisialdia
- Aktibazioa
- Aniztasuna
- Elkarteak
- Euskaltzaleen Topagunea
- Hizkuntza politika
- Iritzia
- Irudienea
- Komunikabideak
- Kukulaisi
- Kultur errota
- Kulturgintza
- Mintzapraktika
- Prestakuntza
- Sentiberatzea
- Soziolinguistika
- Topaldia
Euskaltzaleen Topagunea - 16/09/08
Tosta herrixkaren baitan, “Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan” mahai-ingurua izango da Errenterian. Eguna: irailak 23, ostirala Ordua: 17:00 Lekua: Xenpelar Etxea Tosta osatzen dugun zazpi hizkuntza komunitateetako kideen arteko topaketa irekia izango da. Bertan, hizkuntzen errealitatea ezagutu eta erronka komunei buruz aritzeko tartea egongo da. Mahai-ingurua euskarara itzuliko da.
Euskaltzaleen Topagunea - 16/09/07
Nola landu hizkuntza irizpideak kulturarteko harremanetan? Nola egin lekua gure hizkuntzari, zubi hizkuntzak erabiltzen diren esparruetan? Nola errespetatu gainontzekoen hizkuntzak? Hizkuntza irizpideen gida Tosta egitasmoaren ondare nagusietako bat, kulturarteko harremanetarako hizkuntza kudeaketarako gida proposamena izango da. Komunitate desberdinetako eragileen arteko harremanetan, tokian tokiko hizkuntzei lehentasuna emango dien hizkuntza erabilerarako eredua sortu nahi dugu. Horretarako, esperientziak […]
Euskaltzaleen Topagunea - 16/09/07
Tostako komunitateek egonaldi artistiko bana antolatu dute gainontzeko lurraldeetako sortzaile batekin. Euskal Herriak, Eskoziako artista bat jaso du udaberrian, eta bertako kide bat Galesera joan da. Hautaketak deialdi ireki bidez egin dira. Sortzaileek sei aste igaro dituzte komunitate hartzailean, tokiko artista batekin lanean. Egonaldiak iraun duen bitartean artelan bana sortu dute, hizkuntza eta kultura gutxituak […]
Euskaltzaleen Topagunea - 16/09/07
Zazpi hizkuntza komunitatek osatzen dugu Tosta ekimena: Cymraeg (galesera), Frysk (frisiera), Gàidhlig (eskoziar gaelikoa), Ghaeilge (irlandako gaelikoa), Kernewek (kornubiera), Galego (galiziera) eta euskara. Cymraeg (galesera) Hiztunak: 500.000 Lurraldea: Gales Tostako bazkidea: Celtic Neighbours Frysk (frisiera) Hiztunak: 450.000 Lurraldea: Frisia, Herbehereak Tostako bazkidea: Afûk Gàidhlig (eskoziar gaelikoa) Hiztunak: 58.000 Lurraldea: Eskozia Tostako bazkidea: Sabhal mòr ostaig […]
Euskaltzaleen Topagunea - 16/09/07
Tosta, Europako Atlantikoko zazpi hizkuntza txikik elkarlanean osatu dugun ekimena da. Donostia 2016rekin batera, hizkuntza aniztasuna ospatu eta aldarrikatu dugu Galizia, Gales, Eskozia, Irlanda, Kornualles, Frisia eta Euskal Herriko hizkuntzetako zenbait eragilek. Kulturgintza oinarri hartuta, urte hasieratik hona sortzaile egonaldiak eta jaialdiak antolatu ditugu komunitate guztietan. Tosta ekimena, zergatik? Proiektua osatzen dugun eragileek gure komunitateetan […]
Euskaltzaleen Topagunea - 16/07/10
Galesen izan zen pasa den asteburuan Tosta karga, Ceredigion herrian, Europako hizkuntza aniztasuna azaleratu eta ospatuz. Bertan aurkeztu zuen Uxue Arzelus zinegileak Hitz gutxitan dokumental laburra. Eskoziara bidean dira orain kontainerrak, datorren astean bertan izango baita jaialdia. Horrela, astiro astiro zazpi hizkuntza komunitateetan geratuko da Tosta, eta irailean helduko da Euskal Herrira. Atlantikaldia jaialdiarekin batera […]