Select Page

Aktibazioa archivos - Page 3 of 13 - Topagunea

1ERATU mintegitik euskaltzale mugimendu berritura
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/04/08
Euskaltzaleen elkarteetako kide, euskara teknikari eta Euskaraldiko herri-batzordeetako kideak batu ziren martxoaren 23 goizean Elgoibarren egindako 1ERATU mintegira. Makina-Erraminta Institutua izan zuen mintegiak aterpe eta Euskaltzaleen Mugimenduan azken hilabeteotan abiatutako hausnarketari segida eman zioten bertaratutakoek: nola antolatu tokiko euskaltzaleen mugimendua? Lan-ildo berritu baten abiapuntua izan zen 1ERATU mintegia, euskaltzaleen mugimenduaren berritzea, hedatzea eta antolaketa helburu […]
1ERATU: Nola antolatu tokiko euskaltzaleen mugimendua?
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/22
Abenduan amaitu zen Euskaraldiak milaka euskaltzale aktibatu eta batzordeak sortzea eragin du. Bigarren edizioaren prestakela lanetan gauden honetan, talde horien eraginkortasunaz eta iraunkortasunaz hausnartzea beharrezkoa dela uste dugu, herrietako euskaltzaleen mugimendua egonkortzeko. Antolatuta dauden euskaltzaleen elkarteek herri eta entitateetan modu jarraian eragin dezakete eta inguruko gainontzeko entitateekin elkarlana gauzatzeko bideak zabal ditzakete. Hala, lan ildo berri […]
Ahobizi eta belarriprestak Korrika
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/06
KORRIKAn ere ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ izateko deia egin dute AEK-k eta Topaguneak. Bilboko Itsasadarra itsas-museoan egindako agerraldian hizkuntza ohituren aldaketak epe luzeko ekina eskatzen duela ekarri dute gogora Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak. KORRIKAk testuinguru paregabea eskaintzen duela ere azaldu dute.  Euskaraldiaren lehen edizioa joan den urteko abenduaren 3an […]
Gazteek euskara nola bizi duten hausnartzeko Gune Irekia
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/10
Euskal Herri osoko gazte euskaltzaleak Donostian bilduko dira maiatzaren 5ean, Gune Irekiaren metodologia erabiliz euskara nola bizi duten hausnartzeko. Beti adin talde estrategiko modura agertu izan da gazteena euskalgintzako plangintzatan, baina nahi baino gutxiagotan izan dira gazteak beraiek hausnarketen protagonista (salbuespen azpimarragarriak salbu). Asko hitz egin da gazteetaz, baina nahi baino gutxiagotan entzun da gazteen […]
Herriz herri euskaltzaleek antolatzen jarraitzen dute
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/15
Gero eta gehiago dira herriz-herri egiten ari diren gogoeta saio eta euskaltzaleen elkarteak sortzeko prozesu parte hartzaileak. Euskaltzaleak aktibatu eta antolatzeko saio hauek helburu ezberdinak izan dituzte. Herri batzuetan euskaltzale elkarte berriak antolatzeko helburua jarri diote prozesuari, eta beste batzuetan, elkarteek berarien lehentasunak berrikusteko saioak izaten ari dira. Azken hilabeteotan gainera, Euskaraldia herriz-herri martxan jartzeko […]
Euskaraldia aurkeztu da, hizkuntza ohituretan eragiteko ekimena
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/23
Bilbon aurkeztu da Euskaraldia, Arriaga Antzokian izan den prentsaurrekoan. Hizkuntza ohituretan eragin eta euskararen erabilera areagotzeko ekimenaren aurkezpenean parte hartu dute Euskaraldiaren sustatatzaile diren 27 entitate eta erakundeetako ordezkariek. Beraien izenean hartu dute hitza Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak; Elena Laka, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak; Paul Bilbao, Kontseiluko Idazkari nagusiak; Naiara Mujika, […]