Select Page

Aisialdia archivos - Page 27 of 31 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/19
Azken aldian eta batez ere udako aisialdiko egitasmoei lotuta hainbat dira kontzeptuak erabiltzeko orduan sortu zaizkigun zalantzak. Horietariko batzuk ebazteko baliagarria izan zaigu Suspergintzak argitaratutako  Hirugarren Sektorearen Hiztegi Teknikoa. Elkarteetan ere erabilgarria izango zaizuelakoan horra hor aurkezpenaren lotura Hiztegia pdf-an deskargatu dezakezue irudian klikatuz
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/12
Apirilaren 21ean eta 22an Lasarte-Orian Udaltop euskara zerbitzuen II. topaketak egin ziren. Aurtengo gaia “nerabeen aisia eta lagunartea: zer eta nola egin udaletik euskara gehiago erabiltzeko?” izan zen. Bi egunetan hainbat hitzaldi entzun ahal izan genituen eta lanerako interesgarria izan daitekeen materiala ezagutu genuen. Udaltop-en webgunean dokumentazio atalean  duzue material guztia eskuragarri.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/05
Datorren maiatzaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistema (GAZTEMATIKA) aurkeztuko du. Horretarako jardunaldia antolatu du Kursaal jauregian goizeko 9:30etatik 14:00ak arte. Programa ikusi eta izena emateko klikatu hemen.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/05
Euskal Herria Zuzenean festibalaren XV. edizioa izango da uztailaren 2, 3 eta 4an Heletan (Baxe Nafarroa). Aurtengoan inoiz baino indartsuago dator eskaintzari dagokionean. Bertara hurbiltzeko beti moduan aukera bi; ikusle moduan (dagoeneko sarrerak prezio oso onean salgai ohiko tokietan) eta  laguntzaile moduan (laguntzaile izateko fitxa bete ahal izango da maiatzaren erdialdetik aurrera zuzenean jaialdiaren webgunetik. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/30
ORAIN GAZTE gazte politikei buruzko prozesu partehartzailea abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak, Gazteriaren Euskal Legea eta III.Gazte Plana lantzeko. Prozesu honen barruan kokatzen da martxoaren 15 eta 16an Lakuan antolatu ziren jardunaldiak. Hauen helburua, legearen eta planaren zirriborroak aurkeztu, konpartitu eta ekarpenak jasotzea. Aipatutako jardunaldian parte hartu genuen Topaguneak eta hiru Euskara Elkartek […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/17
Urtero moduan hainbat Euskara Elkarte dabil 2010eko Udalekuak eta Kanpaldiak antolatzen. Aurtengo udan ere euskaraz gozatzeko hamaika arrazoi eta mila aukera egongo da Euskara Elkarteen eskutik. Topaguneak hainbat kontu bideratzen ditu urtero elkarte bazkideentzat ahal den neurrian,  udalekuen antolaketa errazagoa izan dadin. Mezu honen bidez gogoratu nahi dizuegu alde batetik udalekuen antolaketarako interesgarriak diren dokumentuak […]