Select Page

Kanpomartxo eguna ospatuko du Berbots euskara elkarteak

2009 urteko Kanpomartxo eguneko kartelaApirilaren 26an ospatuko da aurten Erandioko Berbots euskara elkarteak urtero antolatzen duen Kanpomartxo eguna.
Aurtengo Kanpomartxo eguna Kukularran egingo du Berbots elkarteak eta, urtero moduan, Erandio zein inguruko euskaldunen topagune izango da. Programa oparoa prestatu dute egunerako:

Egun osoan zehar umeentzako jolasak izango dituzte

  • 12,00etan Dantzariak
  • 13,00etan Bertsolariak
  • 14,30etan Herri bazkaria
  • 17,00etan Kantuak eta pailazoak
  • 18,00etan Erromeria

 

Autobus zerbitzua antolatu da bertaratzeko. Geltokiak Altzaga ikastolan, Erandio Bekoan eta Astrabuduan izango dira.

Â