“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea.
Hiru helburu nagusirekin antolatu dituzte jardunaldiok Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak, GEU elkartearen laguntzarekin:
-Ume eta gaztetxoen aisialdian zein euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta aisialdi, kultura edo euskara elkarteetako kide eta udal teknikariak elkartzea.
– Gasteizko egoera eta aukeren gainean gogoeta partekatzea.
– Aurrera begirako elkarlanerako aukerak eta lehentasunak denon artean identifikatzea.
Jardunaldiak Gasteizen aurkeztu berri den Oihaneder Euskararen Etxean izango dira eta bi egunetan hitzaldi eta esperientzien aurkezpenek ardaztuko dute egitaraua.
Azaroak 15, larunbata
10.00 Harrera eta aurkezpena
10.15 ARRUE proiektua: Euskara eta erabilera. Eskolaren mugak. Iñaki Jauregialtzo. Gasteizko Berritzegunea
10.45 “Euskararen transmisioaren bide berriak”. EHU. Ikus-entzunezkoa
11.05 Taldekako hausnarketa eta lanketa
11.25 Denok elkarrekin: taldeetan hitz egindakoa partekatu
12.00 ATSEDENALDIA
12.30 Gasteizko esperientzia arrakastatsuen gakoen bila:
- Gasteizko Bertso Eskolak. Arabako Bertsozale Elkartea
- Haurrentzako zinema eta tailerrak. Euskharan Elkartea
- Udako ikastaroak. Gaztedi Rugby Taldea
- Eskolaz kanpoko ekintzak eta Barnetegi Txikia. Amezti Txiki Guraso Elkartea
- Igandeak Jai. GEU elkartea
13.15 Zer beste egin daiteke Gasteizen? Taldekako lanketa eta elkarlanerako proposamenak
13.45 Jardunaldien bigarren saioaren azalpena eta parte hartzeko gonbidapena.
13.50 Amaiera ekitaldia
Azaroak 25, asteartea
18.30 “Banaka edota elkarrekin, guztiok gara eragile”. Iñaki Eizmendi. Ebete
19.00 Gasteizko aisialdi euskalduna aberasten. Beharrak eta aukerak. Talde lana
19.45 Zertan dabiltza Gasteiztik kanpo? Esperientzia baliagarriak
- Iruñeko Karrikaluze Elkartea
- Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea
- Getxoko Egizu Elkartea
- Durangoko Berbaro Elkartea
20.15 Gasteizko aisialdi foroaren aurkezpena. Alex Vadillo. Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua
Jardunaldiak irekiak eta doakoak dira eta ez dago, aldez aurretik, izena eman beharrik. Hala ere, antolakuntza kontuak ( gelak, materiala, hamaiketakoa,..) ahalik eta ondoen egin ahal izateko, eskertuko genizueke zuen parte hartzeko asmoaren berri guri ematea jolasabainogehiago@gmail.com helbidera idatziz.