Select Page

Irati Majuelo Itoiz

Irati Majuelo Itoiz (1993, Iruñea) Itzulpengintza eta Intepretazioan graduatua eta masterra Literaturaren Teorian egina. Gaztetatik herri mugimenduetan eta euskal kulturaren inguruan ibilia, gaur egun Bilgune Feministako kide da, bertsolaria eta euskal literaturaren arloko ikerlaria.

 

HITZALDIA: 

 

Bilgune Feministak hasieratik egin du feminismoa euskaraz sortzeko hautua. Azken urteen, urratsak eman dira bai Mugimendu Feminista euskalduntzeko, bai feminismotik jendartearen euskalduntzea bultzatzeko. Bide horretan, akordio zabala eta indar berritua behar dugu, horretarako praktika linguistiko eraldatzaileak asmatuz, kultura aniztasunean murgilduz eta joan etorriko ibilbideak diseinatuz.

Hizkuntza zein generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna eta, honenbestez, baita jendartea egituratzen duten botere harremanak ulertzeko aldagaiak ere. Feminismoak zapalkuntzaren ertz ezberdinak barneratzeko premia du, beraz, euskalgintza eta borroka feministaren arteko ahizpatzea bide emankorra da.

Ponentzia honetan Mugimendu Feministan izan ditugun esperientziak azalduko ditugu, egungo erronken inguruan hausnartzeko, Nafarroako egoeran arreta berezia jarrita.