Select Page

Amaia Zufia Erdozain

Amaia Zufia Erdozain (1990) Historian lizentziatua eta masterra Feminismoa eta genero ikerketan egina. Azken urteetan Euskal Herriko Mugimendu Feministaren prozesuetan murgildu da (grebak, Salda Badago jardunaldiak, Emakume Mundu Martxa…) eta Bilgune Feministako koordinazio taldeko kide izan da.

 

HITZALDIA: 

 

Bilgune Feministak hasieratik egin du feminismoa euskaraz sortzeko hautua. Azken urteen, urratsak eman dira bai Mugimendu Feminista euskalduntzeko, bai feminismotik jendartearen euskalduntzea bultzatzeko. Bide horretan, akordio zabala eta indar berritua behar dugu, horretarako praktika linguistiko eraldatzaileak asmatuz, kultura aniztasunean murgilduz eta joan etorriko ibilbideak diseinatuz.

Hizkuntza zein generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna eta, honenbestez, baita jendartea egituratzen duten botere harremanak ulertzeko aldagaiak ere. Feminismoak zapalkuntzaren ertz ezberdinak barneratzeko premia du, beraz, euskalgintza eta borroka feministaren arteko ahizpatzea bide emankorra da.

Ponentzia honetan Mugimendu Feministan izan ditugun esperientziak azalduko ditugu, egungo erronken inguruan hausnartzeko, Nafarroako egoeran arreta berezia jarrita.