Kukulaisirentzat ikerketa eta berrikuntza estrategikoak dira. Izan ere, proiektuen eraginkortasuna bermatzeko lehenik eta behin ingurunea ondo ezagutu behar dela uste dugu, eta ostean, ebaluazioaren bidez, proiektuak zein eragin duen ikertu,  hobetu, doitu… behar dela.

Ondorioz, gure epe luzerako helburua gure proiektuak ardatz hartuta ikerketari ere garrantzia ematea da. 

·DIAGNOSIAK ·

Kukulasiren izaera eta funtzio nagusia saretzea da. Horretarako, lehenik eta behin, Euskal Herrian dauden elkarteen berri izatea garrantzitsua da, eta horrez gain, zein egoera bizi duten ezagutzea. Helburu horrekin, Bizkaiko aisialdi taldeen diagnosia egin dugu Euskadiko Gazteria Kontseiluarekin batera.

Lehen urratsa gure eskaintzaren azterketa egitea izan da: hain zuzen ere, gure elkarteek euskararen erabileran eragiteko dituzten esku-hartzeak aztertu ditugu.

KUKULAISI

Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.

Zearkale Kalea 36,
8. solairua, 6.bulegoa
48260 Ermua