Genero berdintasun planeko lehen neurriak abian
2021eko maiatzean onartu zuen Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaritzak erakundearen lehen berdintasun plana. Plan honetan jasotzen dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa erakundean txertatzeko datozen hiru urteetan hartuko diren neurriak. Jadanik hainbat ekintza gauzatu ditugu:
Emakumezkoen formazioa
EMAGINen eskutik jaso genuen formazioa ekainaren 16an lantaldeko emakumeek. Lau orduko saioa izan zen. Landutako gaiak honakoak izan ziren: sexu-genero sistema eta indarkeria, ahalduntzea eta lidergoa eta bileretan modu horizontalean parte hartzeko baliabideak.

Gizonezkoen formazioa
GIZONDUZen eskutik jaso zuten formazioa ekainaren 23an lantaldeko gizonezkoek. Lau orduko saioa izan zen.
Berdintasuna, maskulinitateak eta emakumeen ahalduntze prozesuak izan ziren landutako gaiak.

Aurrera begira zer? Erronkak.
Lantaldeko kideen formazioaren jarraipena.
Topagunearen baitako egitasmo ezberdinen genero-diagnostikoa egitea.
Berdintasun planaren jarraipena eta ebaluazioa, …
· GENERO LANTALDEA ·
Genero berdintasun plangintzaren arduraduna.
Eraso sexistei aurre egiteko protokoloaren arduraduna.
Genero lan taldeko kidea. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria.
Genero lan taldeko kidea.
Genero lan taldeko kidea.