Select Page

Gazteek euskaraz lehiatzeko ginkanak Araban

Arabako hiru kuadrillatan sarean saltsa hastear dago! Izan ere, Lautadako, Gorbeiako eta Arabar Errioxako kuadrillek sareko ginkana bana antolatu dute 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Gazteek proba dibertigarrien bidez sarean euskaraz dauden aukerak ezagutzeko aukera izango dute eta sariak ere badira, gainera, tartean. 

Banaka edo taldeka hartu daiteke parte eta guztira internet bidez egiteko bost proba dira gazteek bete beharko dituztenak. Otsailaren 27ra bitarte egongo da zabalik ginkanetan izena emateko aukera.

IZEN EMATEA

Gazteek beraien kuadrillako ginkanan parte hartzeko izen emate orria bete beharko dute otsailaren 27a baino lehen eta jadanik eskuragarri daude Facebooken, honako orrietan:

  • Lautadako koadrila: 4tada
  • Gorbeiako kuadrilla: Gorbeia
  • Arabar Errioxa: Sareansare

Hemen azpian zure kuadrillako irudian klikatuta zuzenean joango zara izena emateko orrira:

LAUTADA

#Sareansare

ARABAR ERRIOXA

GORBEIA

 

 

 

 

 

BOST PROBA

Gazteek bost proba bete beharko dituzte bost asteren buruan eta ginkanari amaiera emateko sari banaketa ospatuko da. Probak honako egunetan argitaratuko dituzte Facebookean:

1 proba: Otsailaren 27an.

2.proba: Martxoaren 6an.

3.proba: Martxoaren 13an.

4.proba: Martxoaren 20an.

5.proba: Martxoaren 27an.

Apirilaren 3a izango da proba guztiak aurkezteko azken eguna.

 

SARI BEREZI BAT

Ginkanako probetan puntu gehien egiten dituenak irabaziko du ginkana eta 300 euroko bono saria jasoko du, hainbat komertziotan erabiltzeko. Bigarren taldeak, berriz, 200 eurokoa irabaziko du. Parte hartzen duten guztiek izango dute sariren bat eramateko aukera, probak egin dituzten guztien artean sari berezi bat zozketatuko baita sari banaketa egunean.