
Gure helburua hezitzaile formatu eta profesionalak garatzea da, hala, kalitatezko aisialdi eredu euskaldun, hezitzaile eta berritzailea eskaini ahal izateko. Hori horrela, hainbat formazio eskaintzen dizkiegu sarearen parte diren bazkideei: hizkuntzaren trataera, hizkuntza-aniztasuna, natura, botere-harremanak… Gehiago jakin nahi izanez gero edo bazkide egin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan!
Horrez gain, formaziorako jardunaldiak antolatzea bada beste helburuetako bat. Hori horrela, 2021en gure lehen jardunaldiak antolatu genituen.
Garrantzitsuena zer izan zen? Elkar ezagutzea eta elkarrekin saretzea.
Formazioan, alde batetik, hiru gai nagusi landu ziren: hizkuntzen erabilera, hezkidetza eta berdean heztearen garrantzia. Bestetik, bazkideen mahai inguru bat antolatu zen: Zergatik antolatzen ditugu udalekuak euskal elkarteek?
Bukatzeko, elkarte bakoitzak esperientzia on bat partekatu ahal izan zuen.
Gure bazkideak izan ziren formazio emaleak, Kukulaisin uste dugulako ezagutzak elkarbanatzea saretzearen lehengo pausua dela. Indartsuagoak gara batera!

· MARTXOKO JARDUNALDIAK ·
KUKULAISI
Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.