Select Page

Euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?

ertzak_topaldiaUrtarrilean egindako Topaldian euskaltzaleen aktibazioa izan genuen aztergai eta bertan landu genituen autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea, besteak beste. Jardunaldietan jaso zirenetatik abiatuz Hamaika Telebistak “euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?” galdetu du bere Ertzak saioan.

Saioan parte hartu dute jardunaldian hizlari izan ziren lau lagunek: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneko Imanol Larrañagak, Joxemi Zumalabe fundazioko Marta Luxanek, Iñaki Martinez de Luna soziolinguista eta Topalabekideak eta Euskaltzaleen Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek.

Saioa Hamaika telebistaren webgunean ikus daiteke.