Select Page

Euskaraldiaren aurkezpen gehigarria

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren xehetasunak jasotzen dituen argitalpena zabaldu da. Euskaraldiaren aurkezpen gehigarri honetan aurkitu ahal izango dira besteak beste, ekimenaren aurkezpeneko datu nagusiak, Arrate Illaro koordinatzaileari egindako elkarrizketa, ekimena herriz-herri nola hedatzen ari den azaltzen duen testua, Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariaren iritzia eta Pello Jauregi irakasleari hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz egindako elkarrizketa.

Gehigarrian jasotzen den edukia zabaldu eta aurkezpen modura erabili daiteke.