(Gipuzkoako Foru Ogasuneko Saregin kolektiboko kideek bidalitako artikulua)

Gipuzkoako Foru Ogasunak “Hizkuntza aukeratu, zerbitzu bikaina hartu” ekimena antolatu du.

Errenta aitorpenaren kanpaina ere une egokia izan daiteke gure hizkuntza praktikez gogoeta egin dezagun. Herritarrok zer hizkuntza aukeratzen dugu Ogasunarekiko harremanetan? Zer hizkuntzatan aurkezten dugu errenta aitorpena?

Gipuzkoako Foru Ogasuneko langileen Saregin kolektiboak herritarrei gonbita luzatzen die haien euskarazko gaitasuna balioan jarriz eta haien ibilbide linguistikoa kontuan hartuz euskara aukeratu dezaten harremanetarako hizkuntza.

Ogasunaren erronka da 2023. urtean Gipuzkoan 100.000 herritarrek Zerga Administrazioarekin harremana euskaraz aukeratzeko helburura hurbiltzea. Haien aukeraren bidez, lorpen kolektibo baten parte izango daitezke.

Errenta aitorpenaren kanpainan hizkuntza aukeratu

Bide hauek erabil daitezke hizkuntza aukera egiteko:

  • Errenta mekanizatuko bulegoak: aitorpena egiten lagunduko duen langileari Ogasun eta Finantza Departamentuarekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adieraziz.
  • Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartzean.
  • Foru Ogasunaren Zergabidea plataformaren bitartez, errenta aitorpenean sartzean eta errenta aitorpena bidaltzean.
  • Errenta aitorpena egiteko gestoria bat erabiltzen bada, errenta aitorpena euskaraz egin eta Ogasunarekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adieraziz.

 

Kanpainatik kanpo hizkuntza aukeratzeko beste modu bat (030 eredua)

Ogasun arloko hiztegia ezagutu