Select Page

Eraso sexistei aurre egiteko protokoloa

  • Barne nahiz kanpora begira emakumeen, gizonen edota bestelako subjektuen arteko berdintasuna bermatzeko eta sustatzeko asmoz, 2019an berdintasunerako arduradun bat eta genero lantalde bat izendatu genituen. Lantalde honek genero diagnosi bat egitea erabaki zuen 2019an, ondoren lan taldeak ekintza plan bat adostu eta abiarazteko aurre tresna moduan.
  • Genero diagnosian erakundearen baitako indarkeria sexista kasuak kudeatu eta bideratzeko protokoloa sortzeko beharra agertu zen.

Bestalde, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak enpresa orok sexu-jazarpena eta sexuagatik jazarpena saihesteko lan-baldintzak sustatu, eta berariazko prozedurak antolatu behar dituela ezartzen du, sexu-jazarpena prebenitzeko eta jazarpenaren xede izan direnek egin ditzaketen salaketak edo erreklamazioak bideratzeko.

Behar horri erantzuteko prozesu parte hartzaile bat abiatu zuen Topaguneak 2020ko ekainean. Prozesu horren emaitzak jasotzen dituen dokumentua osatuz egokitu du Euskaltzaleen Topaguneak eraso sexistei aurre egiteko protokoloa.

Protokoloaren helburuak indarkeria matxistaren zuzeneko kasuei erantzuteko esku hartzean laguntzea eta esku hartzean baliagarria izango den tresna izatea dira.

ERASO BATEN BERRI EMAN

Eraso bat ematen den bakoitzean, Euskaltzaleen Topaguneak protokoloa aktibatzen du.

Eraso baten berri eman nahi?
Informazio gehiago behar duzu?
Zalantzak dituzu?

Jarri gurekin harremanetan e-posta honetara idatziz: generoa@topagunea.eus.

Genero lantaldearen babesa zein laguntza izango dituzu.

Elkar zainduz, elkar babestuz.