Select Page

Bilbo, Basauri eta Txorierriko 7 euskara elkarte Burdinazko Gerrikoan bisitan

Iragan igandean, urriaren 25ean, Zamudioko Lagatzuk, Derioko Tximintxek, Lezamako Zorrizketanek, Bilboko Lizardik, Deustuko Berbaizuk, Mahatserriko Asapalak eta Basauriko Euskarabila euskara elkarteek ekimen bateratua antolatu zuten lehen aldiz. Eurekin batera, nola ez, Artxandaren alde bateko eta besteko Berbalagunak antolatzaile izan ziren.

Elkar ezagutu, ondo pasa eta bide batez ahazturik dagoen Burdinazko Gerrikoaren ezagutza izan ziren ekimenaren helburuak. Goizean goiz Bilbon hasi, Otxarkoagatik aldapei heldu eta Ganguren mendira igo ondoren, bilbotarrontzat hain ezaguna den Mintegiaren atzean dauden Gerrikoaren azpiegituretan hiru hizlarirekin bisita gidatua izan zuten. Handik Zamudiora jaitsi eta indaba janaz disfrutatu zuten zazpi elkarteetako ia 100 lagunek. Azkenik, eguna borobiltzeko, zer hoberik “Agur Intxorta Maite” diskako kantak Joseba Tapia eta bere taldearen eskutik entzutea baino.

gerrikoa

Hemen hainbat elkarte ezberdinetako argazkiak: