Select Page

Bi lan deialdi Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunean

Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak aurtengo Euskaraldia antolatzeko eta euskara elkarteen sustapenerako bi langile xekatzen ditu Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan. Bata, koordinatzaile lanetarako lanaldi osoan, eta bestea, komunikazio arduradun moduan lanaldi erdian.

Euskalgintza ezagutzen duzu? Dinamikoa zira? Egitasmo sozial eta kolektibo batean parte hartu nahi duzu? Euskaraz lan egin nahi duzu?

Ipar Euskal Herrian bi langilez osatutako lantaldea izango da, instituzio publiko eta euskalgintza sozialeko eragileekin elkarlanean. Euskal Herri mailan Topagunea elkarteko lankideekin sare batean lan egingo dute.

Lanpostu biak 2022ko ekainean hasi eta abenduaren 31rartekoak izango dira (sustatzailearena jarraipeneko aukerarekin).

  • Sustatzaileak Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko koordinazio lanak eta euskara elkarteen sustapena bere ardurapeko funtzio izango ditu.
  • Komunikazio teknikariak Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko komunikazio eta ekitaldien antolaketako funtzioak izango ditu.

Informazio gehiago eta izen ematea: lansarean.eus atarian edota mikel@topagunea.eus helbidean.

Lansarean atarian hauexek dira deialdien loturak:

Mugi, zuen hautagaitzak aurkezteko epemuga ekainaren 19ra arte luzatu da!