Select Page

Berrikasi eta berrikusi

“Dokumentu hau da euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.”

Euskara eta euskalgintza bidegurutze batean daudela sarri esan da azken urteetan normalizazio prozesuaren gaineko gogoetak egin izan direnean. 2013 urtean sortutako Topalabe taldeak hausnarketarako dokumentu batera ekarri zituen ideia horren bueltan egindako irakurketak. 
Bi begiradatatik egiten da hausnarketa Berrikasi eta Berrikusi dokumentuan. Batetik, euskalgintzak eta euskaltzaletasunak azken bost edo sei hamarkadatan egindako ibilbidearen errepasoa egin du Topalabe taldeak. Bestetik, ibilbide horretan izandako irakaspenetatik hurrengo hamarkadatarako aintzat hartu beharreko norabide eta estrategiak landu dira.
Berrikasi eta Berrikusi dokumentua argitaratzean euskara elkarteen mugimenduan, euskalgintzan eta hizkuntza normalizazioan eragina duten bestelako eragile eta erakundeetan gogoeta bultzatzea izan da Topalabe taldearen helburua. Txostena argitaratu ondorengo hilabeteetan hamaika aurkezpen egin ziren Euskaltzaleen Topaguneko kide, euskalgintzako eragile, erakunde publiko eta alderdi politikoentzat. Gogoeta eragile izan da dokumentua eta bertatik eratorritako hitzaldi, aurkezpen eta proposamen berriak izan dira horren erakusgarri

Topalabe taldea

Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez sortutako taldea da Topalabe taldea, mugimenduan gogoeta eragin, diskurtsoa sortu eta hizkuntza politika ofizialen irakurketak egiteko bultzatutako taldea.

Berrikasi eta berrikusi gogoeta argitaratzerakoan ondokoak izan dira taldekideak: Kike Amonarriz, Julen Arexolaleiba, Xabier Erize, Mikel Irizar, Elena Laka, Iker Martinez de Lagos, Iñaki Martinez de Luna, Jasone Mendizabal eta Jon Sarasua

“Berrikasi eta berrikusi” gogoetari ekarpenak

    Ekarpena dokumentu batean erantsi nahi baduzu:

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    82 − 72 =