Select Page

Berrikuntza Agendako hausnarketa saioa egin da Durangon

Topagunea Berrikuntza Agenda programaren baitan hausnarketa prozesua egiten ari da duela bi hilabetetik. Eva Isasi aholkularia ari da hausnarketa gidatzen eta prozesuan zehar zenbait mintegi egitea aurreikusi da. Lehenengo hausnarketa saiora Topagunearekin harreman zuzena duten hainbat eragile gonbidatuak izan dira, tartean bazkideak, erakunde publikoetako ordezkariak eta Topagunea partaide den Soziolinguistika Klusterrreko ordezkaria. Erakunde publikoetako ordezkari bakarra egon zen saioan azkenik eta beste saio bat aurreikusi da datorren hilabeterako iritzi gehiago jasotzeko helburuarekin. Era berean, aurki, Topaguneko lantaldeak ere egingo du saio bat.

Argazkian, mintegiko partehartzaileak: Maider Urrutia, Eva Isasi, Mailu Arruti, Iker Salaberria, Iker Martinez de Lagos, Txus Arrieta, Joxemari Muxika, Jasone Mendizabal, Gorka Barruetabeña, Iban Arantzabal eta Rozio Luces.

Â