Select Page

Berriak - Page 251 of 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  08/10/24
Kontseiluak abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldiaren aurkezpena egin du. Abenduko ekitaldia mugarri modura hartuta, pausu bat harago joan nahi dela azaldu dute Kontseiluko ordezkariek BECen bertan egindako agerraldian, Bai Euskararitik Euskaraz Baira eman baita urratsa eta horrekin euskal gizartearen euskararen aldeko jarrera erakustetik euskararen aldeko konpromisoa indartzera ematen den urratsa irudikatu nahi delako. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/10/16
     Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu Euskara Elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera,  formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako.     Kultur Errotaren asmo nagusietako bat kultur eskaintza herrietara hurbiltzea da. Horretarako, ohiko eskaintzaz gain, eskualde zirkuituak ere antolatzen dira. Horrela, hurbil dauden euskara elkarteen kultur […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/10/13
DONOSTIA, 2008/19/13.- Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hitzarmena sinatu dute gaur Donostian, mintzapraktika egitasmoak indartzeko, hedatzeko eta diruz laguntzeko asmoarekin. Hitzarmen horren baitan, Jaurlaritzak 72.776 euroko diru laguntza emango dio Topaguneari xede hori aurrera eramateko. Hitzarmenak lau lan-ildo nagusi garatzeko aukera eman dio Topaguneari:•    Mintzapraktika abiarazteko sustapen lanak: Txorierri eskualde […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/10/09
Euskararen Legea indarrean sartu zenetik hogeita bi urte beteko direnean, eta Nafarroako Gobernuak Euskarabidea sortu duen urte berean, foru administrazioak inolako laguntzarik gabe utziko ditu euren ohiko jardunean euskara erabiltzen duten Nafarroako hedabideak. Halaxe salatu dute gaur Iruñean Nafarroako hedabideen ordezkariek eta haietako asko biltzen dituen Nafarroako Topaguneak. Azken urteotako ohiko prozedura apurtuz, eta aurrekontu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/09/23
Euskara elkarteen erakusketa ibiltaria Legazpin dago egunotan. Zingi Zango elkarteak Legazpin euskarak herdoillik ez! lemapean antolatutako kanpainaren barruan antolatutako ekimena izan da honakoa eta urriaren 4ra arte herriko Kultur Etxean izango da ikusgai. Zingi Zango elkartea 2007 urtean sortutako euskara elkartea da. Hainbat herritarrek sortutako elkartearen lehen ekimena herriko albisteak jasotzen dituen web ataria sortzea […]