Select Page

Berriak - Page 249 of 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/17
Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordearen aurrean agerraldia egin dute Nafarroako euskarazko hedabideetako ordezkariek. Guaixe astekaria, Nabarra hilabetekaria, Beleixe eta Xorroxin irratiak, Xaloa telebista eta Topaguneko ordezkariek parte hartu dute hedabide guztien izenean. Ondokoa da agerraldian aurkeztutako dokumentua. 2008-12-18-PARLAMENTUA Publish at Scribd or explore others:   Argazkian, agerraldian parte hartu zuten ordezkariak (ezkerretik eskuinera): Josetxo Apezetxea (Xorroxin […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/13
Kameratoia 08 hasi da. Gaur, abenduaren 13an, egun osoan zehar Donostiako Tabakaleran parte hartzen ari dira Euskal Herriko txoko ezberdinetako hainbat gazte laugarrenez ospatzen ari den ikus-entzunezkoen rallya. Egunean zehar www.kameratoia.com webgunean aurkitu ahal izango duzue informazio eguneratua.
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/04
Arrasateko AED elkarteak 2008 urteko Ukan saria jaso du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuaren eskutik. Aurten 25. urteurrena ospatu du AED-k eta horixe bera saritu da: euskara elkarteen mugimenduan izandako aitzindaritza, alde batetik, elkarte berritzaile eta bide-erakuslea izatea, bestetik, eta zabaltasunaren alde izandako jarrera, azkenik. Urteurrena ospatzeko ekitaldia burutzen ari ziren Arrasaten, hain zuzen ere, sariaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/02
Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu berri du ekainaz geroztik blokeatua zuen euskara hedabideetan sustatzeko diru-poltsa. Xede horretarako gordeta zituen 310.000 eurotatik, 240.000 banatuko ditu zehazki. Nafarroan euskaraz dihardugun hedabideok, neurriak zuzenean eragiten digun heinean, ondoko hau adierazi nahi diogu Nafarroako Gobernuari eta gizarteari, oro har: Lehenengo eta behin, aitortu eta eskertu nahi dugu Hezkuntza Sailak eta  […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/02
Durangoko azokaren 44. edizioaren inguruan, Ahotsenea, sortzaileen gunea, martxan ipintzeko proposamena egin dute zenbait sortzailek. AHOTSENEA, Gune jakin bat izango da, egungo azoka aterpetzen duen Landakotik kanpo eta espazio bikoa. Bata: kultur sortzaile eta irakurle zein entzuleen arteko elkargunerako, eta bestea, Durangora hurbilduko diren idazle eta musikariekin elkarrizketak, mahai-inguruak, solasaldiak, musika emanaldi laburrak eta antzekoak […]