Select Page

Berriak - Page 243 of 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/17
Orio eta Aiako Karkara hamaboskariak 20 urte bete ditu aurten, eta ezin esan adinak kalte egiten dionik. Urteurrenarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz AZTIKER enpresaren bidez egin duten irakurleen gaineko azterlanak erakusten duenez, aldizkaria sasoi betean dago eta, Idiazabalgo ALDAIZE, Elgoibarko BARREN, Eibarko …ETA KITTO! eta Txorierriko AIKOR! aldizkariek bezalaxe, irismen eta onarpen maila ezin hobeak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/15
Graffiti idazleak garaiz dabiltza oraindik aurtengo Spraikadan parte hartu ahal izateko. Spraya-ak eta 7×2 metrotako hormak prest daude jadanik eta parte hartzaileek beren lan proposamenak aurkeztu behar dituzte ekainaren 30a baino lehen. Spraikada.com Bitartean, uztailaren 18an Mutrikun ospatuko den SPRAIKADA lehiaketaren berria hainbat gune espezializatutara zabaltzen ari da. CREAM 01 denda-sareak eta APFIDI.com atariak lehiaketaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/15
Iaz Aikor! eta …eta Kitto! aldizkariek hasitako bideari jarriki, Elgoibarko Izarra kultur elkarteak BARREN astekariari buruzko ikerketa egin du. Batetik, BARREN astekariaren irakurleen perfila ezagutzea zen helburua, eta, bestetik, herritarren iritziak jaso nahi izan ditu elkarteak. Lan hori egiteko 15.000 euroko diru-laguntza eman dio Eusko Jaurlaritzak elkarteari. Ikerketa lanak hiru zati izan ditu: Lehenengoan idatzizko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/12
AED elkarteak 25. urteurrenaren ospakizun ekitaldiekin jarraitzen du. Igande honetan emango die amaiera ekitaldi horiei Arrasaten bertan egingo den Denok Elkarrekin! jaialdia ospatuz. Jaialdiaren izenburuak dioen moduan, AED elkarteko kideek Arrasatear guztiei luzatu dieten parte hartzeko gonbitea, baina era berean, euskara elkarteen mugimenduko lagun guztiei Arrasatera hurbiltzeko deia egin diete, antolatutako egitarau oparoaz gozatu ahal […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/08
Mintzapraktika egitasmoak zabaldu, sendotu eta garatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta AEK Helduen Alfabetatze Euskalduntzeko Koordinakundeak. Azken urteetan erakunde biek izandako harreman eta elkarlana hitzarmenean gauzatu dute horrela bi erakundeek. Jasone Mendizabal zuzendariak, Topagunearen izenean, eta Mertxe Mugika koordinatzaileak, AEKren izenean, sinatu dute hitzarmena Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan. Mintzapraktika […]