Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?
Udazkenean “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentalaren bigarren aurkezpen bira antolatu du Garabidek Euskaltzaleen Topagunearekin eta hainbat herritako euskaltzaleen elkarteekin elkarlanean.
Ondoko datak eta egitaraua izango da:
Beltzean mintzo aurkezpen bira
2015/10/07 arratsaldeko 19:00etan Tafallan (Kultur etxea, Txikiak Handi – Nafarroa oinez-ekin elkarlanean)
2015/10/21 arratsaldeko 18:30ean Aramaion (Sastiña, Aramaioko Udalarekin elkarlanean)
2015/10/28 arratsaldeko 20:00etan Bergaran (Zabalotegi aretoa, Jardun euskara elkartearekin elkarlanean)
2015/11/04 arratsaldeko 19:00etan Arrasaten (Kulturate, AED elkartearekin elkarlanean)
2015/11/11 Alduden (Adur elkartearekin elkarlanean)
2015/11/17 arratsaldeko 19:00etan Donostian (BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin elkarlanean)
2015/11/18 arratsaldeko 19:00etan Basaurin (Pozokoetxe, Euskarabila elkartearekin elkarlanean)
2015/11/21 eguerdiko 14:00etan Hazparnen (Zinegin festibala. Haritz Barne aretoa)
2015/11/24 arratsaldeko 19:00etan Hernanin (Biteri kultur etxea, Dobera Euskara elkartearekin elkarlanean)
2015/11/24 arratsaldeko 19:00etan Oñatin (Zine Aretoa – Kultur etxea, Oñatiko Udalarekin elkarlanean)
2015/12/01 Bilbo
2015/12/02 Zornotza
2015/12/02 Errenteria
2015/12/15 arratsaldeko 19:30ean Andoainen (Bastero aretoa, Andoaingo udalarekin elkarlanean)
(Data gehiago konfirmatze bidean: Durangoko azoka…)
Garabide-ren webgunetik ekarritako berria (cc-by-nc-sa)