Select Page

Beltzean Mintzo dokumentala eskainiko du Garabidek hainbat herritan euskaltzaleen topaguneekin elkarlanean

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

beltzean mintzoLehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Udazkenean “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentalaren bigarren aurkezpen bira antolatu du Garabidek Euskaltzaleen Topagunearekin eta hainbat herritako euskaltzaleen elkarteekin elkarlanean.

Ondoko datak eta egitaraua izango da:

Beltzean mintzo aurkezpen bira

2015/10/07 arratsaldeko 19:00etan Tafallan (Kultur etxea, Txikiak Handi – Nafarroa oinez-ekin elkarlanean)

2015/10/21 arratsaldeko 18:30ean Aramaion (Sastiña, Aramaioko Udalarekin elkarlanean)

2015/10/28 arratsaldeko 20:00etan Bergaran (Zabalotegi aretoa, Jardun euskara elkartearekin elkarlanean)

2015/11/04 arratsaldeko 19:00etan Arrasaten (Kulturate, AED elkartearekin elkarlanean)

2015/11/11 Alduden (Adur elkartearekin elkarlanean)

2015/11/17 arratsaldeko 19:00etan Donostian (BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin elkarlanean)

2015/11/18 arratsaldeko 19:00etan Basaurin (Pozokoetxe, Euskarabila elkartearekin elkarlanean)

2015/11/21 eguerdiko 14:00etan Hazparnen (Zinegin festibala. Haritz Barne aretoa)

2015/11/24 arratsaldeko 19:00etan Hernanin (Biteri kultur etxea, Dobera Euskara elkartearekin elkarlanean)

2015/11/24 arratsaldeko 19:00etan Oñatin (Zine Aretoa – Kultur etxea, Oñatiko Udalarekin elkarlanean)

2015/12/01 Bilbo

2015/12/02 Zornotza

2015/12/02 Errenteria

2015/12/15 arratsaldeko 19:30ean Andoainen (Bastero aretoa, Andoaingo udalarekin elkarlanean)

(Data gehiago konfirmatze bidean: Durangoko azoka…)

 

Garabide-ren webgunetik ekarritako berria (cc-by-nc-sa)