Select Page

Auzoko jaia maiatzaren 23an Eskoriatzan

Auzoko-kartelaAniztasuna kontuan hartuta euskaraz bizitzeko aldarrikapena egingo dute beste behin ere Auzokoko kideek. Eskoriatzan elkartuko dira Auzoko egitasmoa martxan duten herrietako kideak. Dagoeneko bigarren urtez antolatu den jai honetarako zita maiatzaren 23an izango da.
11:30ean hasita, jatorri eta hizkuntza aniztasuna oinarri izango dituen egitaraua prestatu dute. Lehenik ekitaldi txiki bat egingo dute herriko plazan, ondoren herritarrak Auzokoko saioetan burutzen dituzten dinamikak ezagutu eta horietan parte hartzera animatzeko. Haurrek munduko jolas eta eskulan tailerrekin gozatzeko aukera izango dute bitartean.
Guztientzat, jatorri ezberdinetako janaria probatzeko aukera egongo da eguerdi partean, munduko plaza dantzen saio batekin amaitzeko. Topaguneak eta Eskoriatzako udalak antolatuta, aniztasunaren jai honetan parte hartzera gonbidatu nahi dira herritarrak.