Select Page

Auzoko egitasmoa Azpeitia eta Ibarrara zabaldu da

Gure herrietako aniztasuna aintzat hartu eta  euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzeko helburuarekin jarri zuen martxan Euskaltzaleen Topaguneak Auzoko. Duela lau urte lehen herrietan frogatzen hasi zenetik, gaur egun hamar herrietan egotera iritsi da proiektua.

auzoko_1 auzoko_2Azpeitia eta Ibarra dira batu diren azken herriak, eta dagoeneko prest daude asteroko dinamiken bidez euskarara gerturatzeko lagun taldea osatzeko. Euskara ezagutu nahi duten eta euskaraz bizi diren herritarrak behar dira horretarako, lehenek egin beharreko bidea bigarren hauen eskutik egin dezaten.

Horretan ari dira dagoeneko Oñati, Eskoriatza, Antzuola, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Azkoitia eta Donostian. Azken hauetan gainera, herriko euskara elkarteak burutzen du egitasmoaren kudeaketa.

Jatorri ezberdinetako herritarrak biltzen dira Auzokon, batak bestearena ezagutu eta aitortuz, euskara denon arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza izan dadin. Bideo honetan, Azpeitiako lagun taldean parte hartzera animatu diren hainbat herritarren testigantzak jaso dituzte.