Baranbioko BELAIKI, Laudioko BASALARRINA, Aiarako HOGEITALAU, Amurrioko ASPALTZA eta TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak , hainbat kultur arlotako formatu txiki eta kalitate handiko ikuskizunak biltzen dituen AIARALDEKO KULTUR ZIRKUITU bateratua antolatu dute; ikuskizunak, datak eta antolakuntzaren zenbait kontu koordinatuta.
Lau elkarteen eta Topagunearen beraren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da, eta hori lortzeko, besteak beste, adin eta zaletasun ezberdinetako euskaldunak asetzeko moduko kultur jarduerak antolatzen dituzte bakoitza bere eremuan. Oraingo honetan, ordea, bata eta bestearen emanaldiak uztartuz, ekimen bateratua garatu dute, duela bost urtetik urtero egiten duten bezala.
Formatu txikiko baina kalitate handiko kultur ekitaldiak antolatu eta koordinatuz, hiru helburu zehatz ditu eskualdeko zirkuituak:
-Eskualdeko euskarazko kultur dinamika eta eskaintza aberastea.
-Euskaldunei euskarazko kultur sorkuntza ezagutaraztea eta haren inguruan harreman sarea aberasteko aukera ematea.
–Eskaintza bateratua eratuz, emanaldiak elkarren aberasgarri izan, erreferentzialtasuna lortu eta ikusezintasuna gainditzea.
Egitarauari dagokionez, hainbat kultur arlotako zazpi emanaldik osatuko dute zirkuitua. Ondoko hauek, hain zuzen ere:
AIARALDEKO KULTUR ZIRKUITUA ( 2011 IRAILA-URRIA) |
|||||
Elkartea |
Kulturgilea |
Ikuskizuna |
Eguna |
Ordua |
Tokia |
BELAIKI
|
Jakin eta jolas |
“Dantzaz blai” |
Irailak 11, Igandea |
18:30 |
Baranbioko plaza |
ASPALTZA |
Patata tropikala |
“Amona Joxeparen istorioak” |
Irailak 16, ostirala . |
18:00 |
Amurrioko Parkean ??? |
HOGEITALAU |
“Animagic” Pailazoak |
Animagiclows |
Irailak 25, igandea |
17:00 |
Arespalditza Udaletxea |
HOGEITALAU |
Irati Anda |
“Hamarkada bat harkaitzen artean” Diaporama |
Irailak 30, ostirala |
19:30 |
Arespalditza Udaletxea |
BASALARRINA |
Joxe Mari Carrere |
“Maitasunaren arbola. Ipuin pre-erotikoak” |
Urriak 20, osteguna |
19:00 |
Basalarrina |
HOGEITALAU |
Kontukantoi |
“ Bazen nonbait….” |
Urriak 23, igandea |
17:00 |
Menoioko, kontzejuan |
HOGEITALAU |
BADOK 4 (Sokaide Taldeko 4 musikari) |
“ Kontzertu didaktikoa” |
Urriak 28, ostirala |
19:30 |
Luiaondoko Sozialean. |