Select Page

Agerkari berriak Mendialdean eta Azkoitian

Azken asteotan albiste on asko izan ditugu toki komunikabideen alorrean. Alde batetik, Ttipi-Ttapa aldizkariak eta Xorroxin Irratiak erran.eus agerkari digital berria sortu dute, Nafarroako Mendialdeko albisteak bertan jasotzeko. Agerkari berriaren sorrerarekin, Ttipi-Ttapak eta Xorroxin Irratiak haien edizio digitalak bertan bateratu dituzte, baliabideak optimizatzeko aurrerapauso handia eginez.

Bestalde, asteon bertan aurkeztu dute Azkoitian maxixatzen.eus agerkari berria. Sei urteko etenaldiaren ostean, Azkoitiarrek komunikabide propioa dute berriz ere herrian. Agerkariak eguneroko informazioa jasoko du, eta horrez gain, paperezko hilabetekaria ere argitaratuko du Maxixatzenek.

Amaitzeko, TOKIKOMek berak ere astinaldi ederra eman dio bere webguneari, tokiko albisteak batzeaz gain, TOKIKOMi berari buruzko informazio osatuagoa eskainiz.