Select Page

Topagunearen 3.kongresura bidean, abian da Batera Jauzi! gogoeta prosezua

Azaroaren 18an Euskaltzaleen Topaguneak bere 3.Kongresua egingo du. Asmoa, euskararen erabileran jauzi bat emateko oinarriak finkatzea da. Horretarako eman behar diren baldintzak aztertu eta gizarteko aktore ezberdinen ekarpen eta zeregina zein izan behar den zehaztea da egitekorik garrantzitsuena. Elkarrizketa Taldeak hartu du, euskara elkarteekin batera, ardura hori.

BATERA JAUZI gogoeta prozesuaren zimendu teorikoa Elkarrizketa Taldeak landuko du. Taldea askotariko esparruetatik datozen kideek osatzen dute; erabilerak egin dezan bide, aniztasuna hartu baitugu hizpide. “Aldaketa teoria” da prozesuaren gida metodologikoa, eta Iñigo Retolazak dinamizatzen du. Elkarrizketa taldea honoko kideek osatzen dute: Alex Vadillo, Idurre Eskisabel, Joseba Sarrionandia, Arianne Unamuno, Irati Iciar, Jasone Mendizabal, Karmelo Ayesta, Eneko Calle, Iker Atxa, Lur Urbizu, Jon Peli Etxeberria, Maddi Kintana, Iñaki Sagardoi eta Tarana Karimek.

Gogoetak alor ezberdinak eta ahalik eta giza-eremu zabalenak kontutan hartu ditzan, sektore ezberdinetako eragileekin kontraste taldeak osatu dira: gazte, gizarte mugimendu, etorkin, arlo ekonomiko eta instituzional eta euskara erabiltzen ez duten herritarrekin osatu dira Kontraste talde hauek. Halaber, lurralde bakoitzeko lan taldeak ere eratu dira Ipar Euskal Herrian, Nafarroan, eta Bizkaian.

Kontraste talde hauen ekarpena aberasteko antolatu dira, paraleloan, hainbat hitzaldi ere.