Ekiteko harrera saioak
Nori zuzendua: Euskaltzaleen Topagunera batu den eta euskara elkarteen mugimenduren parte den edonori zuzendua dago.
Izen-ematea: Maiatzak 13tik-29ra bitarte egongo da zabalik
Lehen lan saioa: Ekainak 1, asteazkena, 17.30-18.30 artean (online)
Bigarren lan saioa: Ekaina 21, asteartea, 17.30-19.00 artean (online)
Edukia eta metodologia
Lau aspektu modu interaktiboan lantzeko aukera emango du programak. Mugimenduaren parte diren 4 kideek osatutako multimedia edukien bitartez:
- Mugimenduaren oinarrietatik tiraka (Kike Amonarrizen eskutik)
- Soziolinguistikan sakontzen: Txepetxen teoria (Xabier Bengoetxearen eskutik)
- Euskalgintzaren Mapa (Garikoitz Goikoetxearen eskutik)
- Euskaltzaleen Topagunea barnetik (Jasone Mendizabalen eskutik)
Oharra: 2020-2021. urtean Euskalgintzaren Mapa eta Soziolinguistika sakontzen saioak eskaini ziren.
Edukiak landu eta berauen gainean hausnartzeko bi lan saioek borobiltzen dute programa osoa. Asmoa argia da: saioetan parte hartzen duten kideak edukiekin elikatu, hauen inguruan hausnartu eta mugimenduaren baitan eraginkor aritzeko baliabideak eskaintzea.
- Lehen lan-saioaren edukia (Aurkezpen saioa): Programaren aurkezpena egingo da lehenik. Ostean multimedia edukiak ikusteko plataforma aurkeztuko da eta hau nola erabili erakutsiko da. Azkenik edukiak lantzeko zenbait irizpide emango dira.
- Bigarren lan-saioaren edukia (saio praktikoa): Plataformaren bidez landutako gaien inguruko dinamika desberdinak egingo dira lantalde desberdinetan bananduta, edukien gainean hausnartu eta azken hauek barneratzeko.
Izena emateko lotura honetan dagoen formularioa bete behar da