Mintzakuadrillak gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararekiko atxikimendua handitzeko helburu duen egitasmoa da. Gazte euskaltzaleen sarea handitu eta harreman berriak sortzeko intentzioarekin sortu zen egitasmoa 2017-2018 ikasturtean eta, ordutik, komunitate zabal bat sortu dugu.

Egitasmoan bi eskaintza desberdin daude: asteroko hitzorduak antolatzen ditugu talde edo “Mintzakuadrilla” bakoitza astean behin ordu batez elkartu eta euskaraz aritzeko. Modu honetan inguruko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzeko beharrezko denbora eta tresnak eskaintzen ditugu.

Bestalde, saio osagarriak antolatzen ditugu hilabetean behin. Horietako batzuk ahalduntzera lotuak daude, gazteok tresna desberdinak lor ditzagun euskaraz bizitzeko. Beste batzuk aisialdira lotuta daude, gure harreman sarea handitzeko eta “Mintzakuadrilla” desberdinen arteko ezagutza bermatzeko.

 Hortaz, 2020-2021 ikasturtean parte hartu nahi baduzu hemengo galdetegia bete dezakezu:

IRUÑERRIKOA BAZARA: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSclxRndavbjsuuCQFze6MH-xiUlKVYKlgPQyUED51mhZosq4A/viewform?usp=sf_link

Informazio gehiago 656702651 telefonoan.

 

 

Batu zaitez Mintzakuadrillen unibertsora!

Bakoitzak erabaki, DENOK ERAGIN!

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    53 + = 55