DemaSA

Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako sortzaile amateurren arteko dema.

· AURKEZPENA ·

2019ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako, DemaS.A ren bigarren edizioa izango da,  Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta:  sortzaile amateurren arteko dema.  Finalisten final handia izango da abenduren 8an.  Nola parte hartu? 

Honakoek parte hartuko dute:

  • Euskarazko laburmetraiak,
  • 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, lehiaketa baten barruan.
  • aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2018ko urritik 2019ko urrira bitartean burututakoak)

Zenbat eta  lehiaketa gehiagotan parte hartu, aukera gehiago izango da abenduko finalera heltzeko, lehiaketa bakoitzeko bi film onenak sailkatuko baitira. Herrietan lehiaketak ospatu ahala, Euskaltzaleen Topagunea iragarriz joango da finalerako zein film labur sailkatu diren.

Antolatzailea

Babesleak

· AURREKO EDIZIOAK ·