3blai

3Blai, haur eta gazteei zuzenduta Nafarroako hainbat herritan martxan dagoen asteburuko aisialdi programa bat da, ikasturtean zehar talde iraunkorrak sortzea helburu duena.

· AURKEZPENA ·

Haur eta gazteei zuzendutako asteburuko aisialdi programa bat da, ikasturtean zehar talde iraunkorrak sortzea helburu duena.

Larunbat arratsaldetan biltzen dira 16:30etatik, 18:30etara eta era guztietako ekintzak eta tailerrak egiten dituzte horretarako ongi formatuta dauden begiraleek koordinatuta.

Egitasmoan sartu den herri bakoitzak gurekin kontrastatuta nondik hasi erabaki du: haurrekin (8-12 urte) Larunblai egitasmoan hasi ala gazteekin (12-16 urte) Iseka egitasmoan, zonalde bakoitzeko beharren arabera, alegia.

Euskaltzaleen Topagunea da proiektuaren kudeatzailea eta Nafarroako bazkide guztiak dira haren sustatzaileak. Horiekin batera parte hartzen duten udalak dira antolatzaileak.

Antolatzailea

· HELBURUAK ·

Zertarako? Haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko.

Askotan, haur eta gazteek euskara arlo akademikoarekin lotzen dute, ez lagunekin komunikatzeko tresna bezala.Egoera hau aldatzeko helburuarekin sortu da 3Blai eta gaztetxo eta haurren harreman sarea euskalduntzea da estrategia: harreman sarea osatzen duten lagunen arteko komunikaziorako tresna euskara izatea.

Horretarako aisialdi ekintzez baliatzen gara, euskarari balore positibo eta dibertigarri bat emanez. Beraien bizitzako oroimen politak euskararekin lotzeko aukerak ugarituz. EUSKARA= ONGI PASATZEA.