Larunblai-Euskaltzaleen-Topagunea

Larunblai

Larunblaik haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, eskolatik kanpo beraien arteko harremanak euskaraz izatea. Aisialditik eta horretarako bereziki formatutako hezitzaile talde baten laguntzarekin egiten dugu lan.

Aisialdia ongizatearekin, dibertsioarekin eta jolasarekin lotzen dugu, eta hori dugu oinarri, jolasen eta dinamiken bidez, haur eta gazteen harremanen hizkuntza ohituretan eragin lagunartean euskara izan dadin komunikazio bide.

Beti ere euskara oinarri eta ardatz, berdintasuna, aniztasuna, ekologismoa eta gainerako baloreak ere lantzen dira urtean zehar egiten diren saioetan.

Euskara lagunak egiteko, jolasteko, eta sentitzeko modu bat da. Ez galdu aukera!

· AURKEZPENA ·

Haur eta gazteei zuzendutako asteburuko aisialdi programa bat da, ikasturtean zehar talde iraunkorrak sortzea helburu duena.

Larunbat arratsaldetan biltzen dira 16:30etatik, 18:30etara eta era guztietako ekintzak eta tailerrak egiten dituzte horretarako ongi formatuta dauden begiraleek koordinatuta.

Egitasmoan sartu den herri bakoitzak gurekin kontrastatuta nondik hasi erabaki du: haurrekin (8-12 urte) Larunblai egitasmoan hasi ala gazteekin (12-16 urte) Iseka egitasmoan, zonalde bakoitzeko beharren arabera, alegia.

Euskaltzaleen Topagunea da proiektuaren kudeatzailea eta Nafarroako bazkide guztiak dira haren sustatzaileak. Horiekin batera parte hartzen duten udalak dira antolatzaileak.

Antolatzailea

· HELBURUAK ·

Zertarako? Haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko.

Askotan, haur eta gazteek euskara arlo akademikoarekin lotzen dute, ez lagunekin komunikatzeko tresna bezala.Egoera hau aldatzeko helburuarekin sortu da 3Blai eta gaztetxo eta haurren harreman sarea euskalduntzea da estrategia: harreman sarea osatzen duten lagunen arteko komunikaziorako tresna euskara izatea.

Horretarako aisialdi ekintzez baliatzen gara, euskarari balore positibo eta dibertigarri bat emanez. Beraien bizitzako oroimen politak euskararekin lotzeko aukerak ugarituz. EUSKARA= ONGI PASATZEA.