Dobera Elkartearen Kazetaritza Saria martxan

Bi urtean behin, Dobera Euskara elkarteak Dobera Sariak beka ateratzen du. Aurten, Hernaniko Kronikak 10 urte betetzen dituela-eta, Kazetaritza lanik onena saritu nahi izan du Doberak. Ka­zetari sena, sorkuntza, eus­ke­razko prentsa eta herri pren­tsa sustatzeko helburua­ dau­ka lehiaketak, aurten, bere V. edizioa duen ho­ne­tan.

Gai baten inguruan, 10 erreportaje
Hernaniko gai bati buruz 10 erreportaje egitea sarituko du lehiaketak. Aurkezteko, erre­portaje bat egin beharko da, eta beste 9 erreportajeren proiektua edo zirriborroa aur­kez­tu behar dira. Gaia edo­zein izanda ere, beti Hernani herriarekin lotura zuzena izan behar du, eta 10 erre­por­tajeak gai beraren bueltakoak beharko dute. Adibidez: Uru­meako zentral elektrikoak, Hernaniko kirolariak, etorki­nak Hernanin… Aurkezteko azken eguna, urriaren 8a da, eta epai-ma­haiak azaroaren 5ean kale­ra­tuko du, zeini eman zaion sa­ria. Sarituak, 6 hilabeteko epea izango du, eta 2.000 euro, gainerako 9 erre­por­ta­jeak egi­teko. Alegia, 2011ko ekai­ne­ra­ko entregatu beharko dira lan guztiak. Formatu digita­lean en­tregatu behar dira lan guz­tiak, Dobera Euskara El­kar­­tean:?Larra­men­di,11-behea­ 20120 Hernani.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Doberaren webgunean bertan dago eskuragarri.