D5K, derioztarrak bost kontinenteetan

Badira hiru urte Tximintx Euskara Elkartea mundua Deriora ekartzen hasi zenetik. Hiru urte mundutik bidaiatzen Deriotik irten barik, eta derioztarren ahotan. Aurten ere, esperientzia errepikatzea erabaki dute Tximintxeko lagunek, munduan zehar ibilitako deiroztarren lekukotzak herrira hurbilduz. 

2010eko D5K egitasmoa urriaren 14an hasiko da, eta hauxe duzue egitaraua:

  • Urriaren 14a, Asia. Jon Ander Rola, Vietnam. 19:00tan Txapas tabernan.
  • Urriaren 15a, Amerika. Eneritz, Oihane, Oihana eta Nerea, Boise, 2010eko jaialdia. 19:00tan Trippy tabernan.
  • Urriaren 18a, Afrika. Oihane Goienetxe, Maroko. 19:00tan AEKko euskaltegian.
  • Urriaren 19a, Europa. Eider Palmou eta Txerra Rodriguez, Dolomitak. 19:00tan Udal euskaltegian.
  • Urriaren 20a, Europa. Aitziber Mugarra, Islandia. 19:00tan Tisana tabernan.

D5K 2010