Blagan euskaltzaleen elkartea sortu dute Hondarribian

Joan den larunbatean egin zuten Hondarribiko euskaltzaleek sortu berri duten elkartearen eratze batzarra. Joan den ikasturtean, 4-5 euskaltzalek Hondarribian euskararen erabilerarekin kezka partekatuz abiaturiko ekimenak larunbat honetan izan zuen loraldia. Bertan elkartearen izena erabaki eta estatutuak adostu zituzten, besteren artean.

blagan

Elkartea sortzeko prozesuan Euskaltzaleen Topaguneak bere laguntza eman du, udaberrian buruturiko parte hartze prozesua dinamizatuz. Bertan, 50 euskaltzaleek parte hartu zuten eta orduan adostu zuten Euskara Elkartea sortzearen beharra zegoela.

Berri paregabea da gure Mugimenduarentzat elkarte berri baten sorrera. Zorionak Blagan, zorionak Hondarribia! Bidean elkar topatuko gara!

 

blagan-2