Euskaltzaleen Topaguneak eta Topalabea taldeak jardunaldian parte hartuko dute iaz argitaratutako Berrikasi eta Berrikusi txostena aurkezten. Udazkenean Lasarte-Oria, Iruñea, Getxo, Gasteiz, Bilbo eta Tolosan egindako aurkezpenen ondoren, Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldia baliatu nahi izan da gogoeta aurkezteko.
Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:
Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.