Berriak - Page 248 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/02/13
Bat egin ezazu adierazpenarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babesteko zuen lankidetza hitzarmena bertan behera utzi du. Erabaki horren aurrean, ondokoa adierazi nahi dugu: Euskara elkarteek, eta ondorioz Topaguneak, euskararen erabilera bultzatuz euskaldun komunitate trinko eta zabal bat antolatzea dute xede; antolatzen dituzten ekimen guztiak ikuspegi eta helburu horiekin landuta […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/02/02
Eibarko ...eta kitto! astekariak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika Sailak ematen duen UKAN Berrikuntza Saria jaso du, aldizkariak erakutsi duen etengabeko berrikuntza eta egokitzapenarengatik. Gaur, 2009ko otsailak 2, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan den ekitaldian, Hizkuntz Politika Sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, eta Kultura Sailburuak, Miren Azkaratek, UKAN berrikuntza saria eman diote Eibarko …eta kitto! astekariari. Sariaren helburua berrikuntza […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/01/19
Ttipi Ttapa Telebistako arduradunek urtarrilaren 31an emisioa eta jarduna etengo dutela jakinarazi dute ttipi.net webgunearen bitartez. Hiru arrazoi eman dituzte erabakia hartzeko: krisialdi ekonomikoak publizitate bidezko diru-sarreretan izandako murrizketa, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzarik gabe utzi izana eta Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) atarian Espainiako eta Nafarroako Gobernuek telebistaren egoera legeztatu eta lizentziarik lortzeko aukerarik gabe utzi izana. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/01/19
Abenduaren 13an Kameratoia lehiaketaren baitan Donostiako Tabakaleran sortutako lanak ETB3ko Martina saioan emitituko dira hurrengo asteotan. Gaur bertan (urtarrilak 19) hasiko dira saioan Kameraotiko bideoak emititzen. Lehenengoa hirugarren saria eskuratu zuen “PD.: Ondo ibili” izenekoa izango da, Puntutaparte taldearena. Martina astelehenetan emititzen du ETB3k, 21:00etan, eta astean zenbait aldiz errepikatzen dute. ETB3ren webgunean ere eskegi […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/01/09
<!– –> Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako esku era jardunaldiak, Bilborock aretoan. Sormena izango da aztergai jardunaldietan, euskara elkarteak ardatz hartuta. Lehenengo egunean euskara elkarteak izango ditugu aztergai, sorreratik euskara elkarteek izandako bilakaeran sorkuntzak zein leku izan duen aztertuz. Horretarako Karmen Irizar, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, garaion egitasmoko kideak, Iñaki Dorronsoro, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 49 = 51