Berriak - Page 242 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/07/13
Uztailaren 18an, larunbata, Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketa ospatuko da Mutrikun. Lehiaketan parte hartuko duten hamar taldeak aukeratuak izan dira jadanik eta zirriborroak ikusi daitezke jadanik (zirriborroak flickr-en). Maila handiko norgehiagoka ikusteaz gain, egitarau zabal eta parte hartzailea eskura izango da egun osoan. Graffiti eta break dantza tailerrak, Dj zein break dantzarien ikuskizunak eta  Bertsound System […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/29
OION, 2009/06/29.- IKA euskaltegien koordinakundeak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hitzarmena sinatu dute gaur, ekainak 29, Oionen. Nafarroako eta Arabako zenbait eskualdetan euskara elkarteen eta euskaltegien artean dagoen harremana babestu eta sendotzeko egindako hitzarmena da IKAren izenean Andoni Landak Topagunearen izenean Jasone Mendizabalek sinatu dutena. Arabar Errioxa aukeratu dute erakundeok beraien hitzarmena sinatzeko, eskualde horretako […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/29
Bortziriak-Malerrekako Ttipi-Ttapa komunikazio egitasmoak Ohorezko Aipamena jaso zuen joan den larunbatean Andoainen banatu ziren Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXI. edizioan. Besteak beste, tokiko hedabideen alorrean aitzindari izatea, etengabeko berrikuntza eta inkonformismoa, eta egoera zailei irtenbidea bilatzeko ekimena nabarmendu zituen epaimahaiak Ohorezko Aipamena Tttipi-Ttapari emateko orduan. Saria Ttipi-Ttapa Fundazioko lehendakariak, Pello Apezetxeak, eta kudeatzaileak, Joxemanuel Irigoienek […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/19
Ez da lehenengo aldia Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiaren kontrako jarrera agertzen duena, baina hala ere, harriduraz hartu ditugu aste honetan bertan ezagutu ditugun berriak. Harriduraz eta haserre. Iruñerriko hedabideen artean euskaldunon erreferentzia den irratiarekin Nafarroako Gobernuak izan duen injustizia historikoari jarraipena ematen ari zaio neurri honen bitartez. Oraingo honetan, aitzakia usain nabarmena duten erabaki tekniko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/19
Goiena kooperatibak Zugaz.com sortu du, gazteei zuzendutako sare soziala. Euskarazko sare sozial berri honetan gazteei beraien arteko harreman sareak antolatu, sarean jokatu, artxiboak elkarbanatu, argazki eta bideoak igo eta hainbat aukera gehiago aurkitzen dira. Sare sozialaren inguruko informazioa goiena.net-en aurkitu daiteke. Egitasmo berri honekin, gero eta eskaintza zabalagoa sortzen ari da Goiena sarean. Lehenago sortu […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    42 − 35 =