Berriak - Page 240 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/07
Topaguneak eta horretara animatuko zareten euskara elkarteok, Film Laburren Zirkuituaren 7. edizioa antolatuko dugu 2010ean. Seguruenik otsailaren bigarren hamabostaldia eta aste santu bitarteko sei asteetan eskainiko dira emanaldiak, baina hori posible izan dadin, lanean hasi gara, dagoeneko. Lehenengo zereginetako bat, emankizuna osa dezaketen  filmen lokalizazioa izaten da eta horretarako oso komeni eta baliagarria izaten da […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/07
Berbaro euskara elkarteak 20. urteurrena ospatuko du hurrengo asteotan Durangon. Ekitaldien berri eman dute elkartearen webgunean. Irailak 10 osteguna 20:00etan aurkezpena: Berbaro 1989-2009: 20 urteko ibilbidea eta etorkizunerako erronkak. Irailak 17 osteguna 20:00etan, hitzaldia: Euskararen azken 20 urteak Durangaldean 22:00etan, antzerkia: EUSKARAZETAMOL – Bikoteatroa Irailak 18, ostirala 22:00etan, kontzertua: TERRY LEE HALE  + PETTI Irailak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/07
Jose Luis Alvarez Enperantza Txillardegiren omenez Kalean dago jadanik BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 71. zenbakia, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillaredegiren omenezko zenbakia. Ondoko lerroetan aurkituko dituzue Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen aldizkariak dituen artikuluak. Artikuluak: Txillardegiren omenez: aitortzak eta gogoetak (Maria-Jose Azurmendi) Euskararen erabilera aztertzeko oinarri zientifikoak (Xabier Isasi) Txillardegi glotopolitikan (Imanol Esnaola) Euskal Herria eta euskara […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/04
Hainbat eskola eta erakundeek haien 2009/10erako formazio eskaintza bidali dute. Euskara Elkarteentzako interesgarriak izan daitezkeen ikastaroen sailkapena egin dugu. Hori da hain zuzen ere zuen esku jartzen duguna.   prestakuntza_eskaintzak_09_10  
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/07/22
Azkoitiko Maxixatzen herri aldizkariak erredaktorea behar du irailetik aurrera aldizkarian aritzeko. Baloratuko da: Eskualdekoa izatea Ingurua ondo ezagutzea Kazetaritzan eskarmentua izatea Hautagaitzak abuztuaren 7rako bidali beranduenez, hedabideen lan poltsaren bitartez edo zuzenean maxixatzen[abildua]topaguea.org helbidera, “ERREF.: MAXIXATZEN” argi adierazita

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    35 − 28 =