Berriak - Page 237 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/23
Bazkide kanpaina aurkeztu du Debako Zuhatza Euskara Elkarteak. Asmo berriturik agertu dira Zuhatza Elkarteko ordezkariak gainera, egitasmo berriei gogotsu ekiteko gogoz. Berriketan hilabetekaria indartzeko apustua aipatu behar da egitasmoen artean. Idarberriturik jasoko dute Debako biztanleek aldizkaria hurrengo hilabeteetan. Zabalkundea bikoiztu eta itxura berritu diote jadanik arduradunek. Bazkideekin bestelako komunikazio tresnak sortzeko gogoa ere agertu dute […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/20
Hemendik Gizarte Ekintza saria eman diote Getxoko Egizu elkarteari. Deia egunkariaren gehigarria da Hemendik eta eskualdean emandako sarien artean Egizu ekimena saritu dute gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Gaur egun Euskal Herrian dagoen Mintzapraktika egitasmoen artean dinamikoenetakoa dugu Egizu egitasmoa. Iaz 200 parte hartzailetik gora izan zituen Getxoko Berbalagunak eta asko dira ekimenaren baitan antolatzen dituen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/19
Erandiko Berbots Euskara Elkarteak duela gutxi arte Bordatxu gaztelekua kudeatu izan du. Elkartearen biltegian Gaztelekuan erabiltzen zuten hainbat material gordeta dute. Material hori gordeta eduki ordez, beste euskara elkarteren batean esku utzi eta erabilgarri egitea erabaki dute. Futbolina, ping-pong-na eta bestelako material interesgarria eta berria da. Horiek eskuratzeko interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan.
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/16
Urriaren 2an Ordiziako Hitzaro Euskara Elkateak eta Ordizia Rugby Taldeak euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena 2.009ko otsailean hasitako lankidetzaren emaitza da. Hilabeteak eman dituzte adostutakoa lantzen, eta hitzarmenean jasotakoa bideratzen jardungo dute aurrerantzean. Hitzarok “Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez” metodologia aplikatuz martxan jarri diren 3 proiektu pilotoetako bat burutzen dihardu eta honakoa da metodologia […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/13
Bi urtetako esperientziaren ondoren, mintzapraktika on-line egiteko aukera zabalik da berriro ere, izen-ematea egin daiteke jadanik. Mintzapraktika.org webguneak eskaintzen duen aukera da internet bidezko mintzapraktikarena; Skype erabiltzen da horretarako. Aurreko ikasturteetan bertako euskaldunak edo munduko edozein tokitako euskaldunak harremanetan jartzea lortu genuen. Ikasturte honetan ere aukera hori eskaintzen jarraituko dugu aipatu webgunean. Dei berezia egin […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    4 + 1 =