Berriak - Page 233 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/25
Euskarabideako zuzendari-kudeatzaileari   Azaroaren 24ko datarekin Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanzak ondoko adierazpena egin zuen Xorroxin Irratian, euskarazko hedabideetarako laguntzen desblokeoa dela-eta: “Telefonoz Topaguneko zuzendariari deitu diot orain gutxi berri txarrak emateko, Atzo arte deialdia aterako dela esan diegu bai hedabideetako ordezkariei baita medioetan galdera egin digutenei. Horretarako behar den Gobernu Akordioa sinatuko zela esan dugu. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/24
Azaroaren 28an, larunbata, Beleixe irratiak ateak zabalduko ditu estudio berria ezagutarazteko. Beleixe irratiak 10 urte bete ditu aurten. Urte hauetan guztietan, Etxarri Aranazko kultur etxeko gela bat izan da bere egoitza. Hasierako gelatxo hura txikiegia zen behar bezala lan egiteko, eta, hemendik aurrera, Etxarri Aranazko udalarekin lortutako hitzarmenari esker, udaletxeko estalopean egonen da Beleixe irratia, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/18
Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Horren bidez, “euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini”, azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Kontseiluak 2007ko irailean ekin zion egitasmoaren antolaketa eta diseinu orokorrari […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/17
“Hitzarmengintza: Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez” prozedura martxan jarri duten 3 proiektu pilotoak (Ordizian Hitzarok, Deustun Berbaizuk eta Ermuan Euskal Birusak) ari dira fruitu berriak ematen. Ordiziako Hitzarok Ordizia Rugbyrekin irekitako bidetik, Deustuko Berbaizuk hitzarmena sinatu du Gazte Alai Aisialdi Taldearekin. Gazte Alai 40 urteko ibilbidea duen Aisialdi Taldea da Deustun,eta gaur egun 60 gazte inguru […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/17
  <!– /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:””; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;} @page Section1 {size:595.3pt 841.9pt; margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt; mso-header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} –> Azaroaren 28an, larunbata, goizeko 10:00etan, Gasteizko Amaia zentroan, ARABAKO EUSKARA ELKARTE ETA TALDEEN BATZARRA egiteko deialdia egin du Topaguneak. Batzar horretara, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 8 = 1