Berriak - Page 229 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/01/25
Kaixo lagun, TOPAGUNEAren Kultura Sailak Kultur Errotaren 2010eko lehenengo eskaintza, otsailetik uztailera bitartekoa, jarri du martxan. Elkarte bazkideok otsailaren 16ra bitarteko epea izango duzue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, artxiboetan daukazue beharrezko informazioa: IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko kontuan hartu beharrekoak jasotzen dituen dokumentua. Mesedez arretaz irakurri. IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 118 kulturgile eta 142 ikuskizunen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/01/25
Imanol Epelde zarauztarrak hausnarketa gordin eta ausarta utzi du bere blogean eta ZuZeu.com-en, euskarazko hedabideen ezaugarrietaz. Ados egon zein ez, gogoeta egiteko abiapuntu ona da testua bera zein jasotako erantzunak.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/01/20
Topaguneak Euskara Elkarteen Mugimenduaren gainean hausnarketa egiteko jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiok datorren larunbatean, urtarrilaren 23an, egingo dira Durangoko Landako Elkartegian eta 100 lagun elkartzea aurreikusten da, guztiak ere mugimenduko kide. Euskara elkarteen 25 urteko ibilbidea aztertuz ekingo zaio larunbateko saioari eta hurrengo urteetarako erronkak lantzea izango da egunaren helburu nagusia. Horretarako, bi zatitan banatu dira […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/01/19
Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek. Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/01/15
Iazko harrera ona ikusita (189 parte-hartzaile), Kima euskara taldeak bigarren aldiz Komiki Mutu Lehiaketa antolatu du. Arturo Arrizabalaga, Jartur, komikilari altsasuarrak hainbat marrazkirekin komiki bat osatu du, baina “testua jartzea ahaztu zaio”. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek horixe bera egin beharko dute, Jarturren marrazkietako “ogitartekoak” betez istorioa proposatzea. Marrazkiak oinarri hartuta parte-hartzaileek irudimena erabili beharko […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 1 = 1