Berriak - Page 228 of 229 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  08/04/21
Lehengo ostiralean, apirilak 18, Film Laburren V. Zirkuituari buruzko pieza emititu zuen ETBko POSTDATA saioak. Hemen behean eskegi dugu nahi duenak ikus dezan:    
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/04/09
Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ospatu du Topaguneak gaur, apirilaren 5ean, urteko Batzar Nagusia. Berrogeita hamar lagunetik gora bildu dira batzarrean eta Zuzendaritza Batzordeak proposatutako urteko kudeaketa plana onartua izan da. Batzarrari 2007 urtearen errepasoa eginez ekin zaio. Ospakizun urtea izan zela azpimarratu da, Topaguneak hamar urte bete zituen urtea hain zuzen ere. Urtean zehar jasotako […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/03/28
Topaguneak eta Goierriko lau elkartek elkarlanean antolatuta, Goierriko lau herritan burutuko den kultur zirkuitua aurkeztu da Ordizian egindako prentsaurrekoan. Apirilaren 3a eta 22a bitartean burutuko dira kultur emanaldiok eta ondoko ezaugarrietan laburtu dituzte sustatzaileek zirkuituaren ezaugarriak: Formatu txiki eta kalitate handiko kultur ikuskizunak izango dira. Kultur arlo anitzeko emanaldiak eskainiko dira. Musika, diaporamak eta antzerkia […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/22
Aurten ere, bosgarrenez, Topaguneak eta euskara elkarteek antolatuta film laburren zirkuitua martxan egongo da apirilaren 3a eta maiatzaren 16a bitartean. Aurreko lau edizioetan egin den moduan, euskaraz sortutako filmak ikusteko aukera izango da emanaldietara hurbilduta. Bosgarren edizio honetan hamar film aurkeztuko dira emanaldietan eta aurreko urteekin alderatuta zenbait berezitasun egongo dira. Hamar filmetako hiru, Topaguneak, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/19
Derion dago egunotan Euskara Elkarteen erakusketa ibiltaria. Tximintx elkartea bosgarren urteurrena ospatzen ari da eta ospakizun egitarau zabala antolatu dute, tartean erakusketa. Erakusketa Derion ikusi ahal izateko aukera otsailaren 22rarte egunero izango duzue arratsaldeko 5ak eta 8ak bitartean, Larrabarri baserrian. Informazio gehiago, Tximintx elkartearen blogean.

HARREMANA

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

58 − = 57