Berriak - Page 226 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/03
Topagunearen 2010eko ohiko Batzar Nagusia atzeratzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak. Lehen deialdi batean martxoaren bukaerarako hitzordua jarri bazen ere, batzarra apirilaren 17an egitea hobetsi du Federazioaren zuzendaritzak. Batzarra atzeratzeko arrazoi nagusia 2010erako Kudeaketa Plana behar bezala aurkezteko bilerak antolatzeko konpromisoa bete nahia da. Aurreko urteetan Topaguneak egin izan dituen bilerek bazkideekin urteko planetaz hitz egiteko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/03
Zarauzko «Txaparro» herri aldizkaria ixteko erabakia hartu behar izan du Txaparro Kultur Elkarteak, proiektua aurrera ateratzeko zailtasun ekonomikoen eraginez. Aldizkariaren ordezkariek agerraldi publikoa egin dute Zarauzko udaletxe aurrean, itxieraren arrazoiak azaltzeko. Aldizkaria 2001eko irailean sortu zen, herritarrei herriko kontuak euskaraz eta dohainik azaltzeko asmoz eta, harez geroztik, 100 ale baino gehiago argitaratu dituzte. Aldizkariko lan-taldeak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/03
GaraiON naturarteak iaz bezala uztailerako Euskara Elkarteei zuzendutako eskaintza sortu du: uztailean zehar Garaioko Parke Naturalean kokatuta dagoen Otaza Etxean egun pasak egiteko aukera. Eskaintza hau haur eta gaztetxoei zuzendua dago. Aukera paregabea da ikasturteari amaiera berezia emateko edo egun berezia antolatzeko Udalekuetako programazioaren barruan. GaraiON proiektuak haur eta gaztetxoen izaera sortzailea sustatzea du helburu. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/02
  LABURBIRA, hori da 25 lagun inguruk proposaturiko 72 izenen artean aukeratua izan dena orain arteko Film Laburren Zirkuitua ordezkatzeko. Aurreko urteetan, Euskal Herriko graffiti lehiaketa SPRAIKADA eta Ikus-entzunezkoen Rallya KAMERATOIA izatera pasatu ziren moduan, pentsatu genuen bazela garaia, Film Laburren Zirkuitua azalpenezko izena, labur eta erabilgarriagoa izango litzatekeen batez ordezkatzeko. Urtarrilean hasi ginen proposamenak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/02
  KULTUR ERROTA erabiliz, euskara elkarteek, uztaila bitartean,  87 kultur emanaldi antolatuko dute. Kopuru hori, aurreko hiru urteetakoarekin alderatuta apur bat txikiagoa bada ere, %10 gutxi gorabehera, iragarritako murrizketak kontuan hartuta espero zitekeena baino askoz hobea da. Gipuzkoako  Goierrin eta Arabako Aiaraldean, eskualdeko kultur zirkuitu koordinatuak antolatuko dituzte apirila eta maiatzean. Horietan KULTUR ERROTAren bitarteko […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    93 − 86 =