Berriak - Page 225 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/23
Nafarroako euskalgintzako 100 bat ordezkari bildu ziren atzo arratsaldean Iruñeko Baluarte Jauregian, Nafarroako Gobernuak euskararen kontra daraman politika salatu eta Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Era berean, aldarrikapena publiko egiteko manifestazioa iragarri zuten, datorren maiatzaren 15erako. Deialdian salatu dutenez, ulertezina da Nafarroako Gobernua nola ari den euskaldunon kontra. Modu bereziki bortitzean ari da azkenaldian. Euskarazko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/17
Urtero moduan hainbat Euskara Elkarte dabil 2010eko Udalekuak eta Kanpaldiak antolatzen. Aurtengo udan ere euskaraz gozatzeko hamaika arrazoi eta mila aukera egongo da Euskara Elkarteen eskutik. Topaguneak hainbat kontu bideratzen ditu urtero elkarte bazkideentzat ahal den neurrian,  udalekuen antolaketa errazagoa izan dadin. Mezu honen bidez gogoratu nahi dizuegu alde batetik udalekuen antolaketarako interesgarriak diren dokumentuak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/17
Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren Euskal Legea eta III.Gazte Planaren lehen zirriborroa lantzeari ekin dio.Hauen helburua Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalen eginkizunak eta antolaketa definitzea gazteen egoerari modu koordinatuan aurre egiteko. Gazteriaren Euskal Legeake eta III.Gazte Planak emantzipazioa erraztea eta gazteentzako jarduerak, zerbitzuak eta ekipamenduak sustatzea du helburu nagusi gisas, hori guztiori gazteen parte hartzea bultzatuta. Hainbat […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/17
Zeintzuk dira 12 eta 30 urte bitarteko gazteek euskara erabili edo ez erabiltzeko eragiten duten faktoreak? Galdera potolo honi erantzuna eman nahian Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa eta Topagunea azkeneko urtean azterketa baten murgildu dira. Azterketan hainbat adituren eta arituren hausnarketa bateratua bideratu eta hausnarketa hori profil ezberdineko gazteenaz aberastu da. Biak alboz-albo jarri eta ondorioak bilduta, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/16
Uztailera bitarteko ikastaroen eskaerak egiteko epea zabalik dago. Gazte Kultur Zirkuituak aisian eta aisiaz gozatzeko tailerrak dira, kultur arlokoak, zeharo ludikoak eta erakargarriak. Tailer sorta hau interesgarri izango zaizuela uste dugu. Ekainaren 30era bitartean izango duzue eskaerak egiteko aukera. Ikastaroek beren kostuarekiko % 35eko deskontua izango dute euskara elkarteentzat. Zergatik dira erakargarriak tailerrak? Ludikoak direlako, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 85 = 90