Berriak - Page 222 of 257 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/20
Ostiral honetan, apirilaren 23an, Eibarren burutuko dugun “Zergatik Ez”-en saiorako oraindik lekua dago, beraz apuntatu nahi izan ezkero bidali ostirala baino lehen eposta bizkaia@topagunea.com helbidera edo deitu 637588785 zenbakira. Saioa goizeko 10etan hasiko da, eta iraupena bi ordu/bi ordu eta erdikoa izango da. Hemen tailerraren inguruko zenbait jakingarri.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/20
Tokiko hedabide berri baten jaiotza ospatu dute asteburuan Arabako Aiaraldeko eskualdean. Aiaraldea.com bertako euskaltzale talde batek sortutako proiektua da, eta eskualdeko hainbat eragileren inplikazioa lortu du planteamendu ireki eta partehartzaileari esker. Edukiei dagokienez, multimediaren aldeko apustu argi eta garbia egin dute Aiaraldea.com-en, eta dagoeneko era guztietako edukiak aurki daitezke euren webgunean: telebista, klipak, ikus-entzunezko erreportajeak, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/17
Abiatu berri duen Kongresua izan da Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren Urteko Batzar Nagusiko protagonista larunbatean, apirilaren 17an, Iurretan (Bizkaia) egindako bilkuran. Euskara Elkarteen Mugimendua XXI. mendearen erronkei begira jarri da eta bere oinarriak birpentsatu eta biziberritzeko oinarriak jarriko dira Kongresuaren bidez. Hausnarketa prozesu honen bidez, barne kohesioa areagotu nahi du. Euskaldun kontziente eta aktibo gero […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/16
2016 urteko Laburbira zirkuiturako lanen aukeraketa hasi aurretik abenduaren 20rarteko epea zabaldu da, sortzaileek euskarazko film laburrak bidali ahal izateko. Jasotako lanen artean urtarrilean aukeratuko dira Laburbiran eskainiko diren lanak. Hamairugarren Laburbiran beraz, deialdi berezia egiten dugu euskarazko film laburrak euskaraz egiten dituzten sortzaile guztiengana heltzeko: aurten guztiek izango dute aukera beraien lanak aurkezteko, zirkuituan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/15
Topagunearen Batzar Nagusia datorren larunbatean izango da Iurretan. Bertan, Federazioaren urteko jardueraren balantzea eta datorren hamabi hileotarako plana ere aurkeztuko dira. Gainera, Zuzendaritza Batzordearen osaketa berrituko da, eta Federazioko bazkide izateko jasotako eskariak aztertu eta ebatziko dira. Ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera ere egongo da.

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    4 + 5 =